GUTUNA: Nafarroako LGTBI+ genealogia, orain euskaraz ere bai

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 20:15

Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia espainiera hutsean argitaratu izana salatu zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak pasa den martxoan, eta Nafarroako Berdintasunaren Institutuari eskaera zuzena egin zion orduan: «Lana lehenbailehen euskaratzeko eta hurrengoetan euskaldunenganako halako errespetu faltarik ez izateko».

Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Egiaz, ustekabe desatsegina izan zen, ez genuen horrelakorik espero.

Arartekoan kexa jarri, eta Berdintasunerako Institutuak erantzun zuen apirilaren 11n Euskarabidera bidali zituztela testuak, euskaratzeko (gaztelaniazkoa aurkeztu eta ia hilabetera).

Bada, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan. Bertan topatuko dituzue Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren mugarriak, lekukotzak, argazkiak... Goza ezazue!

https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/eu/

AET-Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean

Joseba Otano Villanueva

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun