Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia igandean jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 13a, 17:00
Iruritako plazan igande arratsaldean bi partida jokatuko dituzte. Jardunaldiko bertze biak Bear-Zanan izanen dira.

Lau partida izanen dira, bina Donezteben eta Iruritan

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Partida guztiak igandean jokatuko dituzte, bina Iruritako plazan eta Doneztebeko Bear-Zanan.

Bosgarren jardunaldia

A multzoa

  • Irurita Migelene – Arraioz Sagardia, igandea, 16:00etan.
  • Doneztebe Titi – Oiz, igandea, 17:00etan.

B multzoa

  • Doneztebe The Moment - Arraioz Zubiondo, igandea, 11:30ean.
  • Irurita Arkupe - Doneztebe Ameztia, igandea, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun