Ikusi hemen gasolina eta gasolioa zer preziotan dauden eskualdeko gasolindegietan

Urtea hasi zenetik eta, batez ere azken hilabeteotan, gasolinaren eta dieselaren prezioa izugarri garestitu da. Hala ere, gasolindegi batean edo bertzean erosi, prezioa aldatzen da. Hemen behean osatu dugun taulan ikusiko dituzue gehien kontsumitzen diren bi erregaien prezioak (A gasolioa eta gasolina 95) geoportalgasolineras webgunetik bilduak.

Espainiar estatuko gasolindegi ia guztien prezioak daude Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak duen webgune honetan. Gasolindegiek ematen dituzten prezioak dira hor ageri direnak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun