Urrezko Banakako Aizkolari txapelketako final laurdenetako lehen saioa maiatzaren 14an, larunbatean 18:30ean jokatuko da Arespalditzan (Araba). Hodei Ezpeleta, Mikel Larrañaga, Jokin Urretabizkaia Basozabal, David Naredo, Txomin Amundarain eta Xuban Kañamares V.a lehiatuko dira. Harri-jasotze eta ingude txapelketan, berriz, Julen Diaz eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a ariko dira.
Igande arratsaldean Kripanen Jon Rekondo eta Nerea Sorondo
Urrezko banakako aizkolari txapelketako bertze final laurdena maiatzaren 15ean, igandean 18:00etan jokatuko dute Kripenen (Arabar Errioxa). Jon Rekondo leitzarra ariko da eta berekin batera, Iker Vicente, Xabier Zaldua, Julen Larrea III.a, Ibai Soroa eta Beñat Lekue lehiatuko dira.
Emakumezkoen aizkolari txapelketan, berriz, Nerea Sorondo beratarra, Claudia Muñoz eta Garazi Arruti ariko dira eta harri-jasotze eta ingude txapelketan Paulo Azpiazu eta Mikel Lopetegi ‘Urra’.