Mailaz igotzea lor dezakete Gure Txokoako jubenilek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 13a, 07:00
Gure Txokoako jubenilak mailaz igoko dira larunbatean Matzadan irabaztea lortzen badute.

Matzadan jokatuko duten partida irabazi behar dute eta taldea babestera joateko deia egin dute

Kirol denboraldia bukatu da zenbait talderentzat eta bukaerara ailegatzen ari da bertze gehienentzat. Aunitzentzat partida garrantzitsuak dira gelditzen direnak. Berago Gure Txokoa futbol taldeko jubenilek, adibidez, garaipena behar dute Gipuzkoako lehen mailatik heldu den denboraldian sortuko den Preferente maila berrira igotzeko. Doneztebe futbol talde nagusiak ere maila autonomikoari eusteko lehian partida garrantzitsua du larunbatean Iñaki Indart zelaian.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT – CD Zarramonza, larunbatean 16:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Gure Txokoa 1 - Dunboa Eguzki 2, larunbatean bertan behera utzitako partidako azken 20 minutuak ortzegun arratsean jokatu zituzten Matzadan.
  • Getariako Keta Babyauto - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Orioko Mendibeltz zelaian.

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopako lehen kanporaketa

  • Doneztebe B – CA Milagres, larunbatean 19:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Subiza Cendea de Galar B – Aurrera, igandean 18:30ean Subizako Sotoburun.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte – Axular, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Amaikak Bat - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Debako Errotazar zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Beti Gazte – Anaitasuna, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa – Bergara, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen kopako lehen kanporaketa

  • Berriozar CF - CD Baztan, larunbatean 13:00etan Berriozarren.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte – Idiazabal, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.
  • Beasain - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Beasaingo Igartza zelaian.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

  • Beti Kozkor B - Doneztebe FT, igandean 10:00etan Lekunberriko Plazaolan.
  • Aurrera – CD Amigó, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – FC Bidezarra, larunbatean 17:00etab Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – CD Liceo Monjardin, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Beti Kozkor - CD Baztan, larunbatean 10:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Beti Gazte – Texas Lasartearra, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa – Antigua Luberri, larunbatean 11:15ea Berako Matzadan.

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako kopa

  • CD Amaya - Baztan A, igandean 10:30ean Iruñeko Amayan.

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako kopa

  • Baztan B – CDF Itaroa Huarte, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Alebinak F8

  • Beti Gazte A – CD San Cernin A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Baztan A – CD Gares A, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Berriozar CF A - Doneztebe A, igandean 10:00etan Berriozarren.
  • CD Kirol Sport A - Gure Txokoa A, igandean 11:00etan Orkoienen.
  • Gure Txokoa B – CD Iruña A, larunbatean 11:15ean Berako Matzadan.
  • Doneztebe B – CD <Lezkairu D, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CD Valle de Egues D - Beti Gazte B, igandean 10:45ean Sarrigurenen.
  • CD Cantolagua B - Baztan B, larunbatean 10:30ean Zangozako Cantolaguan.
  • Beti Gazte C – Berriozar D, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Benjaminak F8

  • Baztan A - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Neska kadeteak kopan

  • Cantolagua – Erreka, larunbatean 09:30ean Zangozan.

Mutiko infantilak ligan

  • Lagunak – Erreka, larunbatean 12:15ean Barañainen.

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A – BM Loyola A, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Beti Onak B – Erreka, larunbatean 12:00etan Atarrabian.
  • Egues B - Baztango Kirol Taldeak BKT B, larunbatean 12:30ean Iruñeko Salesianos ikastetxean.

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • Arratiko/Gernika RT - BRT Menditarrak, larunbatean 16:30ean Igorreko San Txisme zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun