Bi txapelketa horietan izanen da eskualdeko ordezkaritza. Txikien txapelketan Doneztebek, Baztanek, Goizuetak, Lesakak, Leitzak, eta Berak parte hartuko dute. Gazteen mailakoan, aldiz, Baztanek, Leitzak eta Doneztebek.
Asteburu honetan hasiko dira bi txapelketak, ligaxkako lehen fasearekin.
Herriarteko Txikien Txapelketa:
Maiatzaren 13a, ostirala
- Zizur Nagusia eta Leitza elkarren kontra ariko dira, 18:00etan hasita Ardoi pilotalekuan.
Maiatzaren 14a, larunbata
- Doneztebe eta Baztan elkarren kontra ariko dira 11.30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
- Goizueta Villava-Atarrabiaren kontra ariko da 11:30ean hasita Goizuetako frontoian.
- Eulate Beraren kontra ariko da 17:00etan hasita Eulateko frontoian.
Maiatzaren 15a, igandea
- Abarzuza Lesakaren kontra ariko da 17:30ean Abarzuzan.
Herriarteko Gazteen Txapelketa
Maiatzaren 14a, larunbata
- Baztan Larraunen kontra ariko da Iruritako Aranabia pilotalekuan 11:30ean hasita
Maiatzaren 15a, igandea
- Barañain Leitzaren kontra ariko da, Barañaingo Retegi pilotalekuan 18:30ean hasita.
Doneztebek atsedena izanen du lehenengo jardunaldian.