Gurasoen izenak
2021ean sortutako haurren amak nagusiki honela deitzen ziren: María, Laura, Cristina, Maite, Beatriz, Amaia, Marta, Raquel, Sara eta Ana. Aiten izenak, aldiz, Javier, David, Mikel, Daniel, Iñigo, Iñaki, Francisco Javier, Xabier, Alberto eta Miguel.
Izenak gutxi errepikatzen dira belaunaldiz belaunaldi
Eskuarki, gurasoek ez dizkiete beren seme-alabei beren izenak jartzen. Jaiotako mutilen % 2,8k soilik dute beren aitaren izena. Izen nagusiak Javier, Miguel eta Víctor dira. Bertzalde, nesken % 0,6k dute beren amaren izena, eta izen nagusiak, kasu horietan, Aurora, Divina eta Fatou dira. Gainera, garrantzitsua da nabarmentzea ondorengoei aitaren edo amaren izena jartzeko ohitura handiagoa dagoela jatorriz espainiarrak diren bikoteetan; homonimia kasuen % 78,2 dagokie.
Deituren hurrenkera
Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean, eta horrek aukera eman zuen jaioberri bati lehen tokian amaren deitura jartzeko, berdintasun-egoeran aitaren deituraren
transmisioari dagokionez. Aukera hori handitzen ari da, pixkanaka, eta, 2010ean, % 2,1 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak, eta gaur egun, aldiz, % 5,3 dira.