Emakumezkoen pisu astunean, 255 kilokoan, Beti Gazterekin batera, Amaiur A eta B, Antsoain, Txantrea eta Araxes A lehiatu ziren. Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen. Laukote txapeldunean, Ane Gurrutxaga, Maialen Lopez, Ainhoa Ubiria eta Maria Iantzi aritu ziren, Karmele Pikabea entrenatzaile zutela. Beti Gazteren ondotik, Antsoain eta Txantrea igo ziren podiumera. Amaiur A laugarren izan zen, Amaiur B bosgarren, Araxes A seigarren eta Araxes B zazpigarren.
Gizasemeetan, lesakarrekin batera, Amaiur, Txantrea, Berriozar eta Antsoain aritu ziren. Hemen ere Beti Gazteko laukoteak tiraldi guztiak irabazi zituen txapela janzteko. Karmelo Mitxelena, Beñardo Iantzi, Iñigo Altzugarai eta Julen Palenzuela aritu ziren tiran, Eneko Saldias entrenatzaile zutela. Amaiur bigarren izan zen eta Berriozar hirugarren. Txantrea laugarren izan zen eta Antsoain bosgarren.
Tiralari helduekin batera, 20 urtez beheitikoek eta kadete mailakoek ere lehen jardunaldia jokatu zuten. 20 urtez beheitikoetan ez zen eskualdeko ordezkaririk (Berriozar nagusitu zen), baina kadete mailan Amaiur lehiatu zen eta bigarren izan zen, Antsoain A taldearen gibeletik.