Irailean hasi asmo dute helduen eskola, eta hasiera batean funtsezko gaitasunen titulua ateratzeko klaseak emanen dituzte. Funtsezko gaitasunen titulua ezinbertzekoa da enplegurako prestakuntza egin nahi duten eta DBHko titulaziorik ez duten herritarrentzako.
Horrekin batera, gaztelaniazko klaseak ere eskainiko dituzte, eta Donezteben 14 lagunek egin dituzte probak horretarako.