654 langabetuk emana dute izena Doneztebeko enplegu bulegoan apiril hondarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 5a, 08:00

Martxoan baino bederatzi langabetu gehiago dira

Martxoan baino bederatzi langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan apiril hondarrean. Zehazki, 654 dira izena emandakoak. Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, 14 langabetu gehiago baitira arlo horretan (475). Industria arloan, aldiz, bortz langabetu guttiago daude (110). Eraikuntza arloan ere langabetu bat guttiago dago (28). Nekazaritza-abeltzaintzan hiru langabetu gehiago daude (22), baina aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi langabetu guttiago daude (19). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun