Nafarroako goi mailako kirolarien artean eskualdeko hamaika daude

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 4a, 18:00
Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarra da goi mailako kirolari moduan izendatuetako bat.

Nafarroako goi mailako kirolarien 2022ko zerrenda argitara eman du Nafarroako Kirolaren Institutuak Aldizkari Ofizialean. Nafarroa osoko 338 kirolari, entrenatzaile eta epaileen artean eskualdeko hamaika daude: Eskubaloian, Ibai Meoki eta Niko Mindegia doneztebarrak, txirrindularitzan Mikel Nieve leitzarra, neguko kiroletan Adur Etxezarreta aresoarra, futbolean Jon Karrikaburu elizondoarra eta Aimar Sagastibeltza leitzarra, pilotan Joseba Aldabe eta Oian Canabal igantziarrak eta entrenatzaileei dagokienez, txirrindularitzan Jose Luis Jaimerena elizondoarra eta atletismoan Beintza-Labaiengo Idoia Mariezkurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun