Maiatzaren Lehenean, «banaketa hirukoitza» aldarrikatu zuen LABek,«enplegua eta zaintza lanak banatzeko eta aberastasuna birbanatzeko», hain zuzen. Prekarietatea «bizitzaren esparru guztietara zabaltzen ari dela» salatu zuen, eta nabarmendu zuenez, «egoera ez du pandemiak sortu, ezta Ukrainako gerrak ere. Kapitalismoa da». Hala, egoera «jasanezina» bihurtzen ari dela azaldu zuen atzoko manifestazioetan, «ikuspegi sozialetik zein ekologikotik. Kapitalaren eta bizitzaren arteko talka bizi dugu, zuzen-zuzenean».