Irailean hasiko da helduen eskola baina, bertan parte hartu nahi duten herritarrek aitzinetik proba bat egin behar dute bakoitzaren maila zein den jakiteko. Heldu den aste hasieran eginen dituzte probak, astelehenean eta asteartean Donezteben, Elizondon eta Beran.
- Doneztebe: Astelehenean, maiatzaren 2an eginen dute proba 09:00etatik 11:00etara Doneztebeko herrigunean.
- Elizondo: Astelehenean, maiatzaren 2an 12:00etatik 14:00etara Elizondoko Lanbide Eskolan.
- Bera: Asteartea, maiatzaren 3an, 10:00etatik 12:00etara Beralandetan.
Azterketak egiteko NAN agiria, boligrafoa eta kalkulagailua eraman behar dira.
Informazio gehiago nahi dutenek ondoko zenbakian eskuratu dezakete: 848 431 632 eta 948 450 309 (3 luzapena markatuta)