Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Laxoa partidak ikusgai izanen dira asteburuan Doneztebe, Irurita eta Oizko plazetan.

Ortziralean Donezteben, larunbatean Iruritan eta igandean Oizen eta Iruritan

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Ortzirale arratsaldean Doneztebeko Bearzanan, larunbat goizean Iruritan eta igande arratsaldean Oizen eta Iruritan jokatuko dituzte jardunaldi honetako partidak.

Hirugarren jardunaldia

A multzoa

  • Oiz – Irurita Migelene, igandean 17:00etan.
  • Doneztebe Apeztegia – Doneztebe Titi, ortziralean 17:30ean.

 

B multzoa

  • Irurita Arkupe – Arraioz Zubiondo, igandean 15:30ean.
  • Irurita Olari – Doneztebe Ameztia, larunbatean 11:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun