Legasan legez kanpoko aitzineratzea egin duen kamioi gidaria atxilotu du Foruzaingoak Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 27a, 13:26

N-121-A errepidean Legasa inguruan legez kanpoko aitzineratze bat egin ondotik kamioi gidari bat lokalizatu du berriki Foruzaingoak Bera inguruan. Ausarkeriaz gidatzeagatik arau-hauste larriaren jakinarazpena eman behar ziotenean, ordea, Madrilen zigor-errekisitoria zuela ohartu ziren identifikatzerakoan eta bertan atxilotu eta Elizondoko polizia-etxera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun