Euskarabideak Euskara langai jardunaldia antolatu du maiatzaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 27a, 13:00
Ana Ollo eta Mikel Arregi aurkezpenean.

Nafarroako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko esperientziak erakutsiko ditu topaketak, eta maiatzaren 24an izango da Baluarten. Izena emateko epea zabalik dago www.euskaralangai.eus webgunean.

Atzo aurkeztu zuten jardunaldia Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideko zuzendariak, eta azaldu zuten topaketen helburua  Nafarroako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea eta Foru Komunitatean dauden esperientziak erakustea izanen dela. 

«Nafarroan gero eta enpresa gehiago daude euskara sustatu nahi dutenak, bai bere barne funtzionamenduan (lanerako hizkuntza) eta bai kanpoko bere jardueran (zerbitzurako hizkuntza), eskualde guztietan, egoera sozio-linguistiko hala nola jarduera ekonomiko oso ezberdinetan, eta hori partekatzea interesgarria da».

Egitaraua:

09:00 - 09:15

  • Jardunaldiaren aurkezpen instituzionalaAna Ollo.
09:15 - 09:40
  • Zertan da euskara Nafarroako arlo sozioekonomikoan? Mikel Arregi
09:40 - 09:45
  • Panel kolaboratiboen aurkezpena: Jardunaldian zehar, bertan zein online dauden partehartzaileek oharrak partekatzeko aukera izango dute. Panelean jardunaldian zehar interesgarria iruditzen zaizkien ideiak, adibideak, praktika onak... jaso ahal izango dituzte.
09:45 - 11:00
  • Nafarroako tokiko praktika onak.
  1. MAPSA (Edurne Elcano)
  2. Ederlan (Maitane Arrizubieta)
  3. Osasuna(Mikel Erbiti)
  4.   Iturri Kontserbak (Josu Iturri)
  5. Oreka IT (Iraitz Perez de Goldarazena)
  6.  Labrit ondarea (Gaizka Aranguren)
  7.  Top-Topa Shop plataforma (Natalia Rekarte)
11:00 - 11:25 

Atsedena.

11:30 - 12:10
  • SOLASALDIA: Nafarroatik kanpoko praktika onak.
  1. Lanabes (Jokin Larrañaga - Arabako Foru Aldundia)
  2. Euskaragileak (Ramon Mendiguren - Cikautxo)
  3. Indeus (Jasone Aretxabaleta - SPRI)
 
12:10 - 13:00
  • SOLASALDIA: Etorkizuneko arlo sozioekonomikoa irudikatuz.
  1. AJE Navarra- Oihane Larrañegi
  2. Izarra tanatorioa- Mikel Idoate
  3. TINC-Uxue Izco
13:00 - 13:25
  • Jardunaldiaren ondorioak eta etorkizuneko erronkak.
  1. Elhuyar Aholkulartiza(Maddi Etxeberria Bilbao)
  2. Emun
  3. Ahize-AEK (Maialen Begiristain)
13:25 - 13:30

Itxiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun