Info gida 2022

«Sagardotegia 800 urteko historia duen burdinola batean dago eta badu bere xarma»

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 29a, 12:00

1999an ireki zuen Iñaki Bengoetxeak familiarekin Ola Sagardotegia Irungo Meaka auzoan, «bidegorria hemendik pasatzen da, lehengo trenbidea zena, eta leku polita da ikusteko».

Urte hasieratik maiatzera arte sagardotegi menua eskaintzen dute; «pintxoak, bakailao tortilla, bakailaoa tomatearekin, txuleta, gazta eta intxaurrak, sagardoarekin, noski». Aurtengo sagardoa botilatu dute, «% 100 euskalduna eta ekologikoa». Ekainetik aitzinera, berriz, «jatetxean denetik ematen dugu, arraina, etxeko oilaskoa… kupeltegiaz gain erretegia eta terraza ere baditugulako».

Pandemiaren ondotik, «beldurra galtzen ari garela dirudi eta jendea badabil». Gainera, bisita gidatuak egiten dituzte sagastietan eta sagardotegien barna; «800 urteko historia duen burdinola batean dago eta badauka bere xarma, jendearen interesa pizten du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun