Laxoa txapelketako bi lehenengo jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko apirilaren 25a

Doneztebeko Bear Zanan hiru partida jokatuko dituzte asteburu honetan eta finala ere bertan jokatuko dute.

Asteburu honetan jokatu dira Laxoa elkarteak, Mariezkurrena eraikuntza enpresaren laguntzarekin antolatutako Baztan-Errekako Laxoa Txapelketako lehenengo bi jardunaldiak. Aipatzekoa A multzoan, Irurita Migelene iazko txapeldunak, txapelketari indarrez ekin diola, 9-1 irabazi baitio Doneztebe Titiri. B multzoan, Irurita Olarik jokatutako bi partidak irabazi ditu. Doneztebe The Momment-ek ere garaipen garbia lortu du, 1-9.

Apirilaren 22an lehen jardunaldiko emaitzak

A multzoa

  • Irurita Migelene, 9 – Doneztebe Titi, 1
  • Arraioz Sagardia – Doneztebe Apeztegia, gibelatua
  • Atsedena: Oiz

B multzoa

  • Doneztebe The Moment – Irurita Arkupe, gibelatua
  • Arraioz Zubiondoa, 7 – Irurita Olari, 9, astelehenean jokatua.
  • Atsedena: Doneztebe Ameztia

 

Apirilaren 23-24an bigarren jardunaldiko emaitzak

A multzoa

  • Doneztebe Titi, 8 - Arraioz Sagardia, 9
  • Doneztebe Apeztegia, 9 – Oiz, 7
  • Atsedena: Irurita Migelene

B multzoa

  • Doneztebe Ameztia, 1 - Doneztebe The Moment, 9
  • Irurita Arkupe 5 - Irurita Olari, 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun