Aste Santu eta Pazko asteko atsedenaldiarekin segitu dute Gipuzkoako ligetan ari diren futbol talde guztiek (bakarren batzuk gibelatutako partidak jokatzeko aprobetxatu dute), baina asteburu honetan partida garrantzitsuak ere jokatu dira. Erregionaleko lehen mailako igoera faseko lehen kanporaketako joaneko partida jokatu du Leitzako Aurrerak Beriainen eta 1-2 irabazi du. Datorren asteburuan itzulerakoa Arkiskilen jokatzeko emaitza polita. Baztanek mailaz igotzeko aukera guztiak galdu zituen Obanosen galduta eta Doneztebek, maila mantentzeko borrokan, puntu bakara lortu zuen Azagran. Lesakako Mastegi futbol zelaia, berriz, hirugarren mailako denboraldi historiko honetako azken partidaren lekuko izan zen larunbatean. Barakaldo talde handia izan zen bisitari, Urki Txoperena lesakarrarekin. Kopako derbian, Baztango jubenilek irabazi zieten Doneztebekoei.
FUTBOLA
Hirugarren maila RFEF
- Beti Gazte 0 – Barakaldo 1. Etxeko hirugarren mailako azken partida galdu zuten lesakarrek.
Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea
- CD Infanzones 3 - CD Baztan 1 (beraien atean)
Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea
- CD Peña Azagresa 1 - Doneztebe FT 1 (Javi Ostiz)
Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea
- Antzuola 1 - Gure Txokoa 1 (Ivan Azkarate). Gibelatutako partida.
Nafarroako erregionaleko lehen mailako igoera faseko lehen kanporaketa, joanekoa
- CD Iruntxiki 1 – Aurrera 2 (Koldo Hernandoena eta Hodei Buldain)
Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopan
- Baztan B 2 (Julen Trantxe eta Unai Etxeberria) – Beti Kozkor B 3
- Doneztebe B atsedena
Nafarroako jubenilen kopa
- CD Baztan 6 (Xuban Telletxeak 3, Iker Oteiza, Unai Bengktxea eta Xabier Bengotxea) - Doneztebe FT 3 (Aitor Agestak 3)
- UCD Burlades A - CD Baztan B
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea
- Urnieta 2 - Gure Txokoa 1 (Ortzadar Iratzoki). Gibelatutako partida.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopa
- CD Baztan 5 (Oihan Alemanek 3, Mateo Lertxundi eta Mattin Maritorena) – UCD Burlades C 0
- CD Kirol Sport B 1 - Doneztebe FT 0
- Aurrera 2 (Janitz Sagastibeltza eta Oier Aranburu) – CD Iruña 2
Neska kadete-infantil
- Beti Gazte 2 (Maddalen Arenas eta Laida Taberna) – CD Cantolagua 1
Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa
- Gure Txokoa 2 (Eluska Ponbar eta Oihana Nuñez) – Touring 0. Gibelatutako partida.
ESKUBALOIA
Mutil jubenilak kopa
- Erreka 24 – CB Burlada 24
Neska jubenilak kopa
- Baztango Kirol Taldea BKT 31 – Uharte 24
Neska kadeteak liga
- Uharte B 30 - Baztango Kirol Taldea BKT B 29
Neska infantilak liga
- Erreka 25 – BM Noain 32