Arkupeak elkarteak ikastaroa antolatu du Beran heldu den asteazkenean, apirilaren 27an. Ikastaroa 16:00etatik 19:0ak arte izanen da, Beralandetan. Kutxazainak nola erabili, eta Ruralvia (Rural Kutxaren online programa) erabiltzen erakutsiko dute. Ikastaroa doan izanen da, eta apuntatzeko 948 450 878 telefono zenbakira deitu behar da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.