Igoera faseko lehen kanporaketa jokatuko du Leitzako Aurrera futbol taldeak larunbatean Beriainen

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 22a, 07:00
Beti Gaztek hirugarren mailako etxeko azken partida jokatuko du larunbatean Mastegin, Barakaldoren kontra.

Denboraldi honetan hirugarren mailako azken partidaren lekuko izanen da Mastegi futbol zelaia eta jubenil mailako kopan derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek

Aste Santu eta Pazko asteko atsedenaldiarekin segituko dute Gipuzkoako ligetan ari diren futbol talde guztiek eta Nafarroakoetan ari diren ttikienek, baina asteburu honetan partida garrantzitsuak ere izanen dira. Erraterako, Lesakako Mastegi futbol zelaia hirugarren mailako denboraldi historiko honetako azken partidaren lekuko izanen da larunbatean. Barakaldo talde handia izanen da bisitari, Urki Txoperena lesakarrarekin. Erregionaleko lehen mailako igoera faseko lehen kanporaketa ere jokatuko du Leitzako Aurrerak Beriainen eta Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek ere etxetik kanpo jokatuko dute, mailaz igotzeko eta ez jausteko borrokan murgilduak.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte – Barakaldo, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Infanzones - CD Baztan, larunbatean 18:00etan Obanosko Gazolaz zelaian.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Peña Azagresa - Doneztebe FT, igandean 17:00etan Azagrako Miguel Sola zelaian.

Nafarroako erregionaleko lehen mailako igoera faseko lehen kanporaketa, joanekoa

  • CD Iruntxiki – Aurrera, larunbatean 17:00etan Beriainen.

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopan

  • Baztan B – Beti Kozkor B, igandean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe B atsedena.

Nafarroako jubenilen kopan

  • CD Baztan - Doneztebe FT, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin
  • UCD Burlades A - CD Baztan B, larunbatean 12:30ean Erripagainan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

  • CD Baztan – UCD Burlades C, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Kirol Sport B - Doneztebe FT, larunbatean 11:45ean Orkoienen.
  • Aurrera – CD Iruña, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte – CD Cantolagua, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Alebinak F8 

  • Baztan A – Beti Kozkor A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • UCD Burlades A - Beti Gazte A, ortzegunean jokatzekoa zen Erripagainan.
  • Doneztebe A – Valle de Egues B, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa A – CD Ardoi D, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.
  • CD Asdefor D - Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Ireuñeko Amigó ikastetxean.
  • Beti Gazte B - Baztan B, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.
  • Berrizar E - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etan Berriozarren.
  • CD Iruña B - Beti Gazte C, larunbatean 11:00etan Taxoaren.

 

ESKUBALOIA

Mutil jubenilak kopan

  • Erreka – CB Burlada, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kirodegian.

Neska jubenilak kopan

  • Baztango Kirol Taldea BKT – Uharte, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

  • Uharte B - Baztango Kirol Taldea BKT B, larunbatean 11:15ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Neska infantilak ligan

  • Erreka – BM Noain, larunbatean 10:45ean Doneztebeko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun