Zabaldu duten komunikatua:
Gure gurutze-bide partikularra bizitzen ari gara, eta berriro kalera aterako gara.
Espainiako Estatuak esne-sektoreari 35.000 euroko gehieneko laguntza emango dio esnetarako behien ustiategi bakoitzeko. Sektorearen agonia luzatuko duen laguntza pozoitua da.
Nafarroari dagokionez, mahai gainean jarriko omen dituzten abeltzaintza-sektoreko laguntzen zain gaude oraindik. Erkidegoko abeltzainek badute jasoko dituzten laguntzen berri. PREMIAZKOA DA NEURRIAK HARTZEA.
Udaberrian, bazka iristearekin batera, kanpoko elikaduraren menpe ez egoten ere lagunduko du, eta pentsuan aurreztuko dugu zerbait, baina urrian, sektorearen behin betiko odolustea ikusten ahal dugu.
Ongi etorriak laguntza hauek, baina oraindik ez da betetzen Elikagai Katearen Legea. Prezioak guztiak igo egiten dira supermerkatuetan eta esnearenak ere bai, baina prezioaren igoera horren banaketa ez da abeltzainengana iristen. Azalera handiko denda bakoitza nekazarien eta abeltzainen soldatekin jolasten ari da, hauek baitira azkenean supermerkatuen apalean dauden elikagaiak benetan ekoizten dituztenak.
Apalak aipatzen ditugunez, esnea dagoen apalak erdi hutsik daude oraindik? Duela hilabete kamioilarien grebari egotzi zioten errua, eta, beraz, hornidura ezari. Zertan ari dira azalera handiak irudi honekin jolasten?
Protestan jarraituko dugu. Gaur egun establezimendu honen aurrean gaude esnekien prezioarekin jolasten jarraitzen dutelako (esnea eta jogurtak). Hipermerkatuen arteko lehia bortitzaren barruan, produktu gantxoaren joko makabroak jarraitzen du, eta ikus dezakegu jogurtetan % 30erainoko prezio-aldeak daudela, hipermerkatu baten edo bestearen arabera, edo 7 zentimokoak esne marka zurien artean. Horrek min handia egiten digu guri.
Gaur egun marka zuri gisa saltzen ari den edozein azalera handiko esne guztiak ez dituzte estaltzen abeltzainen ekoizpen-kostuak, eta ez dute betetzen elikadura-katearen legea.
Jakina, marka zuriek ez diote gure sektoreari laguntzen, are gehiago, fabriketan LGSaren pareko soldatak egotearen erantzuleak dira. Eta gure sektoreak, lehen sektoreak, ekoizten duenak, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik beherako soldatak izatearen erantzuleak dira; izan ere, gu, abeltzainok, ari gara hornitzaileei fakturak ordaintzen, gure soldatatik dirua kenduta.
Ordainpeko telebista baten truke ordaintzeko prest gaude. Azken belaunaldiko mugikor batengatik ordaintzeko prest gaude. Baina prest al gaude litro bat esne edo lau jogurten prezio justu bat ordaintzeko?
Eta gaurko ekintza honekin galdera zehatz bat egiten diegu kontsumitzaileei. Zenbat ordaintzeko prest zaudete esne litro baten truke?