Bertako produktuen salmenta bultzatzeko 'Etxean, etxekoa' kanpaina paratu du martxan Cederna Garalur elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 16:00

Lehen sektoreari bultzada bat emateko eta Mendialdeko lehen sektorea kontsumitzailearengana hurbiltzeko helburuarekin sortu du Cederna Garalur elkarteak kanpaina berria. Horretarako, bertako produktuak identifikatzeko 'Etxean, etxekoa/En casa, lo de casa' etiketa erabiliko dute.

Nafarroa iparraldeko 100 saltokik bat egin dute bertako produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenarekin.  Bi fase izanen ditu kanpainak:

  • Herriko saltokiek apirilean emango diote hasiera kanpainari, saltokiak poster, pegatina eta etiketekin apainduko dira tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Gainera, produktu horien erosleei, kotoi organikoz egindako erosketa-poltsa bat oparituko zaie.
  • Maiatzean tokiko establezimenduek jasoko dute lekukoa. Lehenengo sektorearen balioa handitzeko kanpaina sustatzen jarraitzeko, posterrak, pegatina identifikagarriak eta etiketatutako godaletak zabalduko dira.

Ekintza horien bitartez, Cederna Garalurrek herritarrak kontzientziatu nahi ditu herrietako dendetan tokiko produktuak kontsumitzeak dituen onurez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun