Errigorako bi saskiak banatu ditu Ttipi-Ttapak harpidedunen artean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 10a, 12:00

ERRAN.EUSeko lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketa egin eta Amaia Mariezkurrena leitzarra eta Irune Bazterrika iturendarra suertatu dira saridun

TTIPI-TTAPAko harpidedun diren, eta ERRAN.EUS atarian egindako lehiaketan parte dutenen artean Errigorako bi saski zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk. Galderak ongi erantzun dituzten asmatzaileen artean egin da zozketa eta Amaia Mariezkurrena Zabaleta leitzarrak eta Irune Bazterrika Etxenike iturendarrak eraman dituzte saskiak etxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun