Mendialdeko Mankomunitateak administrari lanpostua urtebetez betetzeko lan eskaintza egin du

Apirilaren 13 baino lehen aurkeztu behar da curriculuma.

Mendialdea Mankomunitateak administrari bat kontratutako du urtebetez ematen dituen zerbitzuak betetzeko.

Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek: 

  • Langabezian egotea eta Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana edukitzea.
  • 16 urte eta 30 urteko adin tartea izatea.
  • Gazteen Bermearen Erregistro Nazionalean inskribatua egotea. 
  • EGA mailako euskara ezagutza izatea. EGA edo baliokidea ez dutenen kasuan proba baztertzailea eginen da. 
  • Ondorengo formakuntza akademikoa izatea: Bigarren mailako lanbide-heziketa edo goi-mailako heziketa-zikloa, administrazio-espezialitatean. 

Interesatuek baldintza horiek betetzen dituztela ziurtatzen duten dokumentu eta agiriarekin batera curriculuma aurkeztu beharko dute info@mendialdea.eus helbidean apirilaren 13a baino lehen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun