Otsailean baino 37 langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan martxo hondarrean. Zehazki, 645 dira izena emandakoak. Zerbitzuen arloan izan da jautsierarik handiena, 39 langabetu guttiago baitira arlo horretan (461). Industria arloan ere bi langabetu guttiago daude (115). Eraikuntza arloan, aldiz, bortz langabetu gehiago daude (29) Nekazaritza-abeltzaintzan hiru langabetu guttiago daude (19), baina aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi langabetu gehiago daude (21). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.