Profesionaletan hiru partida jokatu ditu Oier Apezetxea goizuetarrak, hiruak Berria erremonte txapelketan eta hiruak irabazi ditu. Azkena, larunbatean Galarretan eta Aldaberekin batera, 35-19 irabazi zien Oskar Urrutia II.a saldiastarrari eta Labakari. Gisa horretara, Apezetxearen laugarren partida finala izanen da, datorren larunbatean Loitegi eta Zalduaren kontra jokatuko dutena. Argazkiak: Maialen Andres
Pronostikoa bete eta gorriak jaun eta jabe izan ziren larunbateko finalerdian. Oier Apezetxea bera izan zen lau erremontisten artean onena, sakez hamaika tanto eta piloteoan beste bortz egin baitzituen. Aldabe ere Urrutia II.a baino gehiago izan zen aurreko koadroetan eta hamazazpi tanto egin zituen. Beti aurretik ibili ziren gorriak (11-3, 18-9, 23-11 eta 31-18) eta alderik handiena bukaeran izan zuten, hamasei tanto (35-19).
Partida nagusian, Urriza eta Larrañagak irabazi zieten Ezkurra II.a eta Azpirozi
Partida nagusian, Urriza eta Larrañagak erraz irabazi zieten beraien egunik onena izan ez zuten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Azpirozi (40-24).