Garaipen handiak lortu dituzte Sarako Izarra eta Menditarrak BRT errugbi taldeek

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 4a, 08:00

Erreka eskubaloi taldeak denboraldiko etxeko azken partida irabazi zuen larunbatean etxean.

Eskubaloian garaipena lortu du Errekak etxeko azken partidan, baina futbolean galdu egin dute talde nagusi guztiek • Jubenil mailako futbol derbian erraz nagusitu zaio Baztan Donezteberi

Apirileko lehen asteburuko kirol jardunaldiak jubenil mailako futbol derbia ekarri du Doneztebera: Baztan erraz nagusitu zitzaion Donezteberi, 0-4. Horretaz gain, mailaz igotzeko lehian Baztanek eta mantentzeko borrokan Doneztebek  galdu egin zuten eta zail dute biek helburua. Aurrera eta Gure Txokoaren partidak bertan behera gelditu ziren. Beti Gazteko futbol talde nagusiak dagoeneko badaki hirugarren maila galduko duela, baina halere partida handia jokatu zuen igandean Alaves B liderraren kontra. Gasteiztarrak nagusi izan ziren, 1-2. Eskubaloian, txapeldunen faseko etxeko azken partida irabazi zuen Errekak Errugbi taldeei dagokienez, Sarako Izarrak nahiz Menditarrak BRt taldeek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten etxean, saratarrek laugarren postura igotzeko eta baztandarrek lidergoa sendotzeko.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 1 (Ibon Leiza) – Alaves B 2

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD River Ega 3 - CD Baztan 1 (Ion Osakar)

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 0 – CD Lagun Artea 1

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Antzuola - Gure Txokoa bertan behera

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • CD Asdefor 1 - Baztan B 0
  • Aurrera – Rotxapea B, bertan behera elurragatik.
  • Doneztebe B 1 (Jon Mikel Gaztelumendi) – CD Iruña B 4

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Trintxerpe 3 - Beti Gazte 2 (Josu Sanjurjo eta Beñat Maia)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 5 (Asier Tabernak 2, Asier Larraldek 2, Jonan Berrozpe) – Tolosa 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Urki B 0 - Gure Txokoa 0

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Doneztebe FT 0 - CD Baztan 4 (Xuban Telletxea, Mikel Lizardi eta Julen Urreagak 2), derbian erraz nagusitu ziren baztandarrak Donezteben.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 1 (Javier Egurrola) – Rotxapea 7

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 3 (Luken Urtxegik 2 eta Aritz Lizarrondo) – Real Sociedad 5
  • Gure Txokoa 1 (Ortzadar Iratzoki) – Zumaiako 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopa

  • Berriozar B - CD Baztan
  • Doneztebe atsedena.
  • Aurrera – UCD Burlades A, bertan behera.

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte atsedena.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 2 (Usoa Meoki eta Gaizka Telletxea) – CD Aoiz 2
  • Doneztebe atsedena.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CAD Irabia 2 - CD Baztan 2

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Orioko 6 - Beti Gazte 1 (Alex Urrosolo)

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa 2 (Bruno Moncalvillo eta Ibai Lekuona) – Behobia 2

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa – Touring bertan behera.

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako liga

  • Baztan A – Beti Kozkor bertan behera

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako liga

  • CD Lourdes A 3 - Baztan B 1

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, txapeldunen fasea

  • Erreka 26 – Lagunak 21. Garaipena lortu zuten doneztebarrek etxeko azken partidan.

Senior emakumezkoak liga

  • CD Avance Ezkabarte 25 - Baztango Kirol Taldea BKT 25

Mutil jubenilak liga

  • Erreka atsedena.

Neska jubenilak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT

Neska kadeteak liga

  • Malkaitz C 34 - Baztango Kirol Taldea BKT B 17
  • Cantolagua 25 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 25
  • Erreka 33 – Beti Onak Atarrabia B 33

Mutiko infantilak liga

  • Burlada A 24 – Erreka 24

Neska infantilak liga

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 24 – BM Loyola A 26
  • BM Loyola B 35 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 13
  • Erreka – Noain, bertan behera.

Neska alebinak liga

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A – Lagunak, bertan behera.
  • Erreka – Loyola A, bertan behera.
  • Ardoi - Baztango Kirol Taldeak BKT B, bertan behera.

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen maila

  • Sarako Izarra RT 26 – Domiberia RC Rioja 23

Seniorrak euskal ligan bigarren maila

  • BRT Menditarrak 72 – La Unica RT B 0

Sub-18 euskal liga

  • Itsasmendi BRT 38 – RC Rioja 42

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun