Ibardingo eta Dantxarineko merkatarien elkarteetako postuek Ukrainara laguntza humanitarioa duen kamioi bat eramatearen kostua ordainduko dute. Laguntza 25 urte baino gehiagoz Ivankiv-eko zonaldetik umeak ekartzen dituen Chernobilen Lagunak elkartearen bidez eramanen da.
Nahi duten pertsona guztiek apirilaren 2-3ko eta 9-10eko asteburuetan eman ditzakete ukrainarrei helarazi nahi dizkieten produktuak.
Gehien eskatzen diren produktuak hauek dira:
- Elikagaiak: Barratxo energetikoak, txokolate beltza, kontserbak (haragia, arraina, lekaleak eta frutak), gailetak, pasata, arroza, irina, olioa, kafe ehoa, tea, esnea, haurrentzako esne hautsa, umeentzako zerealak eta umeentzako potitoak.
- Osasun materiala: maskara kirurgikoak, gasak, esparadrapoak, zauriak desinfektatzekoak, bendak…
- Higiene produktuak: pixoihalak helduentzat eta haurrentzat, konpresak, toailatxoak, xaboi pastillak, hortzetako pasta, hortzetako eskuila…
- Bertzelakoak: Pilak, linternak, luzagailuak, 3 KW-ko sorgailu elektrikoak…
Elikagaiak biltzeko puntuak:
Ibardinen:
Boutique Biok, Nuevo Biok, Biok eta Beola
Dantxarinean:
Felix Benta, Pantxo benta, Arrechea, Josenea, Paco benta, Axular benta, Biok Lapitxuri eta Biok Otxondo.