Berria txapelketako finalerako txartelaren bila lehiatuko dira Oier Apezetxea goizuetarra eta Oskar Urrutia saldiastarra

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 1a, 14:00
Oier Apezetxea goizuetarra eta Oskar Urrutia saldiastarra. Bietako bat Berria txapelketako finalean izanen da.

Apirilaren 2an, larunbatean, 16:30ean hasiko den Galarretako jaialdiko hirugarren partida jokatuko dute

Berria erremonte txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute apirilaren 2an Galarretan Aldabe eta Oier Apezetxea goizuetarrak, Oskar Urrutia II.a eta Labakaren kontra. Irabazlek, joan den larunbateko beste finalerdian garaile izandako Loitegi eta Zaldua izanen dituzte esperoan apirilaren 9ko finalean.

Larunbateko jaialdia Galarretan

Berria txapelketako finalerdia larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko hirugarren partida izanen da. Aitzinetik, lehen partidan, Segurola eta Odei, Goikoetxea V.a eta Martirenaren kontra ariko dira. Partida nagusian, aurreko koadroetan Urriza eta Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra izanen dira aurrez aurre. Larrañaga eta Azpiroz izanen dituzte laguntzaile atzean, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun