[EGUNERATUA] A-15 errepidea ireki dute eta N-121-A ere kamioientzat zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 1a, 10:51

Elurrak sortutako arazoengatik, goizean A-15a itxita egonda bi noranzkoetan eta N-121A errepidea ibilgailu astunentzat itxita izan da. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak eta foruzainek berriki jakinarazi dute bi errepideak irekita daudela. Hala ere, arretaz gidatzeko eskatu dute.

Bigarren mailako errepideen artean, Irurita eta Eugi lotzen dituen Artesiagako bidean, kateak beharrezkoak dira eta Belateko portua itxita dago kamioientzat.

Argazkiak: Juan Mari Barriola, Arantxa Gamio, Eneritz Iraola, Xabi Ballarena, Nafarroako Gobernua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun