Udan Saharako haurrak hartzeko izena emateko azken eguna apirilaren 15a izanen da

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 1a, 09:00

Oporrak bakean bizi ditzaten, Saharaztan Baztan-Bidasoako elkarteak azken urteetan ezinezkoa izan den ekimena berrartuko du eta haur sahararrak ekarriko ditu eskualderat udan

Haur hauek etxean hartzeko prest dauden familiak bilatzen ari da elkartea. Interesatuek apirilaren 15a baino lehen deitu beharko dute izena emateko, hurrengo zenbakietara: Baztanen 685 781 683 (Mertxe), Bortzirietan 646 431 435 (Lupe) eta Malerrekan 635 599 306 (Mixel).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun