Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an aurkeztu zuen LGTBI+ mugimenduaren genealogia. Pozgarria da halako lana egin izana, baina genealogiara jo eta, hara non, gaztelania hutsean dagoen. Pozgarria izatekoa zen lana zapuzgarri bihurtu dute, nork eta Nafarroako Berdintasunaren Institutuak. Errespetu handiagoa espero zitekeen erakunde horrengandik.
Lana lehenbailehen euskaratzeko eskatzen dugu, eta hurrengoetan euskaldunenganako halako errespetu faltarik ez izateko.
AET-Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean
Joseba Otano Villanueva