Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du baimena ematea Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusiari kontratu bat egiteko Mugairiko Kontserbazio Zentroko errepideen kontserbazio integralerako, 16.660.000 euroko aurrekontuarekin, hurrengo lau urteetarako hobekuntza ekintzetarako.
Bide segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetzeko jarduketak guztira 52 errepidetan eginen dira, 394,47 kilometro guztira. Errepide nagusien artean daude N-121-A, N-121-B eta NA-170 (Leitza-Doneztebe) errepideak.
Bertzeak bertze, honako jarduketa hauek egin daitezke: neguko bidezaintza, bideak eta larrialdiak zaintzea, galtzadak garbitzea, arekak eraikitzea edo drainatze lanak egitea, balizak edo seinaleak konpontzea, segurtasun hesi berriak jartzea, seinaleak edo balizak berritzea, seinaleak margotzea eta berriro pintatzea, larrialdi bereziei erantzutea eta gisakoak.
Gainera, kontserbazioak noizean behin egin beharreko jarduerak biltzen ditu, bertzeak bertze: pitzadurak zigilatzea, ezpondak saneatzea eta mantentzea, eusteko harri lubetak, trazadura zuzentzea ikuspen nahikorik ez dagoelako eta antzekoak.