Otsailaren 4an aurkeztu zuten Donostian, eta geroztik herriz herri dabil Sarek eta Gastibeltzak ekoitzi eta Lander Garrok zuzenduriko dokumentala. Asteburu honetan ailegatuko da eskualdera. Ortziralean, martxoaren 25ean, Elizondon emanen dute Arizkunenean 19:00etan. Larunbatean, martxoaren 26an, Lesakan emanen dute Harriondoan 19:00etan. Azkenik, Leitzan ere ikusteko aukera izanen da. Kasu horretan, apirilaren 23an, larunbata, eskainiko dute Herri Aretoan 18:00etan.