Laxoa Elkarteko bazkide izateko kanpaina abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 19a, 10:00

Laxoa Elkartearen helburua laxoa pilota modalitatea bizirik mantentzea da. Laxoa jarraitzen duten guztiek badakite hori. Halere, txapelketak antolatzeko eta etorkizuneko proiektuak lortzeko laguntza ekonomikoak beharrezkoak dituzte. Horregatik, Laxoa Elkartetik ‘Egin zaitez bazkide!’ kanpaina martxan jarri dute. Laxoaren etorkizunerako ikaragarrizko laguntza izaken litzakete bazkide kopuru bat izateak eta horretarako aski da urtean 20 euro ordaintzea.

Interesatuek esteka honetako galdetegia (bi galdera labur) betetzea aski dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun