Asteburu honetan jokatuko dituzte Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Erreka desafioko itzuliko partidak. Oraingoan Irurita, Arizkun eta Legasako herrietan. Aipatzekoa da, batez ere, Arizkungo Lamierritan jokatuko den laxoa motza partida, nobedade handia izanen baita, Legasako paxaka partida bezalacxe. Joan den asteburuko jardunaldia eta gero, markagailua Baztanen alde dago 5 eta 4.
- Martxoaren 19an, larunbatean 16:00etan laxoa partida jokatuko dute Iruritako plazan.
- Martxoaren 20an, igandean 11:30ean laxoa motza Arizkungo Lamierritan eta 18:00etan paxaka Legasako frontoian.