M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Borroka feministara batzeko deia egin du Emura taldeak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 14:00

Emura Malerreka-Bertizaranako Talde Feministak Donezteben egin zuen Emakumearen Eguneko hitzordua. Antolatu indarrak, batu borroka feministara leloa zuen pankartaren gibelean, atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Doneztebeko biribilgunean. Larunbatean, berriz, martxa feminista eginen dute.

Martxoaren 8ko ekitaldiei larunbatean emanen diete segida. Emura taldearen ekimenez, martxa feminista eginen dute. 10:00etan Legasako plazatik Doneztebera trenbide zaharretik abiatuko dira eta ondotik, uraren bidetik Elgorriagaraino. Martxa akitzean, 12:30 aldera, gosari autogestionatua egien dute Elgorriagako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun