Doneztebeko Erreka elkarteak hogeigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte martxoaren 5ean Doneztebeko Ezkurra eta Lesakako udal pilotalekuetan. Beharbada berdintasun gutti izan zuten partidek markagailuan baina giro polita izan zen bi pilotalekuetan.

Donezteben maila nagusietakoak aritu dira:
- Kadeteak: Otaegi (Ilunpe) eta Antimasberes (Lagunak), 7 - Beitia (Joko Alai) eta Canseco (Titin III), 22
- Jubenilak: Apezetxea eta Agesta (Erreka), 22 - Arrillaga eta Arroita (Ataun), 11
- Seniorrak: Oskoz (Oberena) eta Oliden (Lapke), 22 – Larrañaga eta Garmendia (Lapke), 6
- Elite: Elizalde (Zugarralde) eta Urruzola (Pagazpe), 15 – Exposito (Hernani) eta Cuairan (Erreka), 22
Lesakan, berriz, pilotari ttikienak aritu dira:
- Benjaminak: Iguzkiagirre eta Igoa (Bortziriak), 18 - Sarasa eta Ramirez (Berriozar), 7
- Alebinak: Sagastibeltza eta Ugartemendia (Aurrera), 13 - Leiza eta Ezkurra (Erreka), 18
- Infantil neskak: Martinez eta Martinez (Bortziriak), 18 - Madariaga eta Bertiz (Erreka), 14
- Infantil mutilak: Etxaniz eta Arregi (Oteiza), 18 - Etxeberria eta Zelaiaran (Oiarpe), 2