Urtarrilean baino 16 langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan otsail hondarrean. Zehazki, 682 dira izena emandakoak. Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, zazpi langabetu gehiago baitira arlo horretan (500). Industria arloan ere lau langabetu gehiago daude (117). Nekazaritza-abeltzaintzan ere bi langabetu gehiago daude (22), eraikuntzan ere bat gehiago dago (24). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere bi langabetu gehiago daude (19). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.