Garaipen garbiak lortu dituzte Baztan eta Aurrerako futbol taldeek, Erreka eskubaloi taldeak eta BRT Menditarrak errugbi taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 7a, 08:00

Erreka eskubaloi taldeak erraz irabazi du lehen faseko azken partida eta txapeldunen faseari ekinen dio orain.

Martxoko lehen asteburuko kirol jardunaldia jokatu da eta futbolean, garaipen garbiak lortu dituzte Baztan eta Aurrerako talde nagusiek, bortz goleko aldearekin. Beti Gazteko emakumeek ere etxetik kanpo irabazi dute, baina galdu egin dute etxean hirugarren mailako eta erregionaleko taldeek. Doneztebek berdindu egin du. Kadete mailako derbian, Doneztebe nagusitu zaio Baztani Giltxaurdin. Eskubaloian, lehen fasea akitzeko garaipen erraza lortu du Errekak, baina galdu egin du BKTk. Errugbian, Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek biek garaipen handiak lortu dituzte Irunen eta Logroñon.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 0 – Lagun Onak 1

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan 5 (Elur Meokik 3, Alvaro Fernandez etra Luis Mari Iturriria) – CD Lerines 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 2 (Enaitz Iriarte eta Adrian Goñi) – CD Aoiz 2

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Beti Kozkor B 0 - Baztan B 0
  • Doneztebe B 1 (Enaitz Iriarte) – SD Alsasua 2
  • Aurrera 7 (Iñigo Zabaletak 2, Jon Mattin Sukuntza, Unai Tijero, Egoitz Baraibar, Hodei Buldain eta beraien atean) – San Fermin Ikastola 2

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte 0 – Soleus 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Urola 0 - Beti Gazte 3 (Idoia Garde, Ane Ordoki eta Olaia Telletxea)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 2 (Jonan Berrozpe eta Asier Taberna) – Astigarragako Mundarro 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa 6 (Andoni Telletxeak 3, Alexander Alzuguren, Enaitz Portu eta Unai Etxegarai) – Anaitasuna 4

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Aoiz 1 - CD Baztan 1 (Imanol Zoco)
  • Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan atsedena.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 0 – Lengokoak 1
  • Urnieta - Gure Txokoa, bertan behera epailea ez zelako agertu.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan 1 – Doneztebe 3 (Aitor Sein, Koteto Ezkurra eta Mikel Orbegozo)
  • Aurrera 5 (Kermen Derteano, Aimar Delgado, Janitz Sagastibeltzak 2 eta Eder Sagastibeltza) – Berriozar A 1

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 4 (Maddi Zubietak 2, Laida Taberna eta Leire Ariztegi) – Lourdes 2

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 3 (Emilio Alejandro Martinez, Eneko Urroz eta beraien atean) – AD Mendillorri 1
  • Doneztebe 4 (Unai Lizasoainek 3 eta Alain Bazterrika) – CAD Irabia 2

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD San Adrian 4 - CD Baztan 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Zestoa 2 - Beti Gazte 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa 7 (Ibai Matxikotek 2, Bruno Moncalvillok 2, Xan Villamea, Ioritz Tapia eta Iñaki Ugalde) – Hondarribia 1

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Santo Tomas Lizeoa 1 - Gure Txokoa 3 (Malen Morate, Amaia Iriarte eta Eluska Pombar)

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako liga

  • Baztan A 2 – Peña Azagresa 4
  • Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako liga
  • Berriozar B 3 - Baztan B 1.

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko alebinak

  • Aurrera atsedena.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 28 – Ardoi San Antonio 12

Senior emakumezkoak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 15 – Lagunak 23

Mutil jubenilak ligan

  • UDC Txantrea 23 – Erreka 22

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT – Gurpea Beti-Onak B, martxoaren 16an 19:30ean jokatuko dute Elizondoko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 27 – Uharte B 26
  • Lagunak 34 – Erreka 28
  • CDB Atalaya 20 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 29

Mutiko infantilak ligan

  • UDC Txantrea 23 – Erreka 20

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 18 – Beti-Onak Atarrabia A 34
  • BM Loyola C 33 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 18
  • Agoizko KE 21 – Erreka 19

Neska alebinak ligan

  • SFK Aldezar 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 9 – BM Noain 7
  • Lagunak 12 – Erreka 4

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Zaisa Txingudi RC 8 - Sarako Izarra RT 22

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • Domiberia RC Rioja 5 - BRT Menditarrak 85

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun