Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak Elizak Nafarroan immatrikulatuak dituen ondasun guztien zerrenda argitaratu du, Eduardo Santos kontseilariak joan den azaroan Parlamentuari emandako ohar sinpleetatik abiatuta.
2.952 ondasun ditu guztira Elizak Nafarroan, horietatik 188 gure eskualdean. Elizak Baztanen 75 ondasun immatrikulatu ditu, Bertizaranan 6, Bortzerrietan 25, Leitzaldea-Urumealdean 17, Malerrekan 53 eta Zugarramurdi eta Urdazubin 12.
1980ko eta 2000ko hamarkadetan egindako immatrikulazioen jarduerak dira nabarmenenak, 1981ean, konparaziora, 1.051 immatrikulazio erregistratu zituzten, eta 2003tik 2006ra 865 jabego immatrikulatu zituzten. Horietako gehienak tenpluak dira (parrokiak, ermitak, elizak, abadiak, basilikak…), baina badira etxeak, laborantza-lursailak, zelaiak eta baratzeak ere.
Gure eskualdekoak bakarrik ikusteko egin klik hemen. Nafarroako zerrenda osoa ikusteko, berriz, egin klik hemen.