Mikel Goñi eta Oinatz Bengoetxea elkarrekin ariko dira martxoaren 26an Hernanin

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 4a, 15:00

Paul Ojuel eta Markel Lizeagaren kontra ariko dira ELA kontrako borrokaren alde eginen den ongintzako jaialdian

Goñi eta Bengoetxea VIa. elkarrekin jokatzen ikusteko aukera izanen da hilaren 26an Hernaniko pilotalekuan 17:30ean. Oronoztarra eta leitzarra Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duen gaixo bati laguntzeko arituko dira Ojuel eta Lizeaga hernaniarren kontra. Jaialdia lau emakumeren arteko paleta partidak osatuko du; Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrak Leire Galdos oiartzuarraren eta Maider Huizi hernaniarraren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun