Goizeko hamarretan elkartu dira Nafarroako landa eremuko nekazari eta abeltzainak, Sadar futbol zelaiaren inguruan. Antolatzaileen arabera 200 traktore baino gehiago etorri dira hiriburura. Traktoreak eta aldarrikapenak ekarri dituzte. Egungo ekoizpen prezio altuek eta produktuen salneurri baxuek ezinezkoa egiten dute ustiategien biziraupena, eta prezio duinak behar dituzte. Elikadura katearen legearen betetzea ere galdegin dute, eta ohartarazpen bat egin: landa eremua desagertze arriskuan dago.