Euskaltzain ohorezko berriek diplomak jaso dituzte Donostian

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 25a, 16:30

Gaur goizean Donostian diploa jaso duten 26 euskaltzain ohorezko berriak.

Tartean daude Maria Pilar Lasarte eta Pakita Zabaleta leitzarrak eta Manolo Arozena goizuetarra

Euskaltzaindiak diplomak banatu ditu ohorezko euskaltzain berrien artean gaur Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren jauregian egin den ekitaldian. 2021eko azaroan, 26 ohorezko eta 19 urgazle berri izendatu zituen Euskaltzaindiak, eta urgazle berrioi apirilaren 29an banatuko zaizkie diplomak, Baionan eginen den ekitaldian.

2021ean izendatutako ohorezko berrien zerrenda:

Araba/Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951), Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938), Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946), Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947), Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943).

Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri Amatiño (Eibar, 1945). Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949), Anjel Lertxundi (Orio, 1948), Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945), Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943), Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944), Josu Zabaleta (Legazpi, 1948).

Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949), Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938), Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937), Daniel Lopez (Ablitas, 1948), Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949), Pakita Zabaleta (Leitza, 1948).

Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937), Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946), Daniel Landart (Donoztiri, 1946), Mixel Oronoz (Baigorri, 1935), Marikita Tambourin (Baigorri, 1946).

Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955), José Antonio Pascual (Salamanca, 1942), José María Sánchez Txepetx (Cartagena, 1952).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun