Eskualdeko hainbat ikaslek 2022ko Bela Eskola Kanpainan parte hartuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 11:30

Arizkun, Azpilkueta, Irurita eta Leitzako ikasleek parte hartuko dute aurtengo Aste Urdineko jardueretan

Martxoaren 14an hasiko da 2022ko Bela Eskola Kanpaina eta ekainaren 24ra arte Nafarroa osoko 41 ikastetxek, 1.545 ikaslek, 123 irakaslek eta 15 monitorek parte hartuko dute guztira. Allotzko urtegian eginen dituzte Aste Urdineko jarduerak eta Baztango hiru eskola publikoetako ikasleak izanen dira bertan; Arizkun, Azpilkueta eta Iruritakoak, baita Leitzako Amazabal institutuko gazteak ere.

Kanpainak, ohikoa den bezala, bela ikastaroa eta bertze hainbat jarduera izanen ditu, baita gau eta egunez egiteko jolas eta denbora-pasak, ikasleen arteko harremanak hobetzeko helburua dutenak. Antolatzaileek osasun egoerara egokituko dituzte jarduerak, neurriak bete ahal izateko.

Aurtengo programaren aurrekontua 401.314 eurokoa izanen da. Horietatik 195.000 euro Nafarroako Gobernuak emanen ditu, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetzaren bitartez. Ikasle bakoitzak 140 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. 28. kanpaina izanen da aurtengoa, eta orain arte egindako guztietan, 28.000 ikasle eta irakaslek baino gehiago parte hartu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun