Hiru txapel eskuratu dituzte eskualdeko pilotariek Nafarroako Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 21a, 15:00

Goizuetako Umore Ona elkarteko Salaberria eta Garmendia sari banaketan.

Asteburuan jokatu dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan Nafarroako Kirol Jokoetako benjaminen, alebinen eta haurren mailako finalak, eta eskualdeko ordezkariek hiru txapel eskuratu dituzte. 

Ortziralean, alebinen eta haurren binakako finalak jokatu zituzten. Alebinen 2. mailan txapela Goizuetara joan zen. Goizuetako Umore Ona elkarteko M. Garmendia- A. Salaberria bikoteak, 18 eta 11 irabazi zion Lesakako Arkupeak elkarteko E. Irigoien- X. Magaña bikoteari. 

Alebinen 1. mailan ere eskualdera etorri zen txapela. Erreka elkarteko M.Ezkurra- M. Leiza bikotea 18 eta 4 gailendu zen Oberenako bikotearen kontra. 

Haurren kategorian, aldiz, jokatutako bi finaletan ez zuten txapelik lortu eskualdeko pilotariek. 2. mailako finalean Atarribiko pilotariak 18 eta 10 nagusitu zen Leitzako Aurrera klubeko G. Zabaleta- O. Alkortaren kontra. 1.mailako finalean, aldiz, Lesakako Arkupeak klubeko A. Otxandorena- U. Bereau bikoteak 18 eta 9 galdu zuten San Miguel taldeko pilotarien kontra. 

Larunbatean izan zuten segida finalek benjaminen banakako finalekin. 3. mailako finalean Umore Ona eta Aurreraren arteko partida izan zen, eta azkenean Goizuetako I. Elizegik irabazi zuen txapela. 2. mailako finalean, aldiz, Bortziriak klubeko B. Goñik galdu egin zuen Araxes taldeko Gorostidiren kotra. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun