Erregionaleko futbol derbian Doneztebe nagusitu zaio Baztani Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 21a, 08:00
Doneztebeko bigarren taldea Baztangoari nagusitu zitzaiob larunbatean Giltxaurdin.

Leitzako Aurrerak denboraldiko lehen partida galdu du eta Baztan eta Beti Gazteko futbol talde nagusiek ere galdu egin dute; Doneztebek eta Gure Txokoak eta Beti Gazteko emakumeen taldeak eta erregionalekoak irabazi

Asteburuko kirol jardunaldi honetan futbol derbia jokatu dute erregionaleko Baztan B eta Doneztebe B taldeek eta doneztebarrak nagusitu dira Giltxaurdin. Bertze futbol talde nagusiei dagokienez, hirugarren mailako Beti Gaztek, Baztanek eta Aurrerak (leitzarrek denboraldi honetan lehen aldiz) galdu egin zuten; Doneztebek, Gure Txokoak eta erregionaleko eta emakumeen ohorezko mailako Beti Gaztek irabazi. Errugbian, BRT Menditarrak talde nagusiak erraz menperatu zuten Iruña larunbatean Lekarozen eta Itsasmendiko gazteek ere garaipena lortu zuten Lekarozen jokatuko duten partida bakarrean. Sarako Izarrak, aldiz, galdu egin zuen. Eskubaloian, garaipena lortu zuen Errekak eta galdu egin zuen Baztango BKTk.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 0 – Amurrio 1

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • FC Bidezarra 4 - CD Baztan 1 (Elur Meoki)

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Mendi 0 - Doneztebe FT 1 (Eloy Garcia)

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa 5 – Oiartzun 0

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 0 - Doneztebe B 1 (Unai San Miguel)
  • CD Asdefor 2 – Aurrera 1 (Koldo Hernandorena)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Usurbil 0 - Beti Gazte 1 (Jon Etxebeste)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Idoia Garde eta Olaia Telletxea) – Lagun Onak 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Santo Tomas Lizeoa 1 - Beti Gazte 3 (Asier Tabernaren golak)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa 3 – Martutene 2

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 4 (Mikel Pruaño, Imanol Zocok 2 eta Martin Roque) – CD San Ignacio 4
  • Doneztebe FT 2 (Aitor Agesta eta Oier Apezetxea) – JD San Jorge 1

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 2 (Imanol Goienetxeren golak) – CD Ardoi 3

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 4 (Luken Urtxegik 2, Jon Galardi eta Manex Ubiria) -  Oiartzun A 0
  • Vasconia 2 - Gure Txokoa 1

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Baztan – Aurrera derbia
  • UCD Burlades A 2 – Doneztebe 2 (Oihan Lujanbio eta Aimar Esperante)

Neska kadete-infantil

  • Cantolagua 2 - Beti Gazte 2 (Laida Taberna eta Leire Ariztegi)

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Gure Txokoa 9 – Dunboa Eguzki 0
  • Hondarribia B 1 - Beti Gazte 5 (Beñat Etxepare, Peru Urra, Eneko Urkiola, Luken Ansalas eta Urko Olaizola)

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Gure Txokoa 1 – Intxaurdi 4

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako liga

  • Beti Kozkor - Baztan A

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako liga

  • Baztan B – CD Lourdea A

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko alebinak

  • CD Anaitasuna 2 – Aurrera 11 (Haritz Altadillek 2, Hodei Sagastibeltzak 5, Ander Freirek 3 eta Aiert Dorronsoro)

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 32 – Anaitasuna 30

Senior emakumezkoak ligan

  • ECA Malkaitz 30 - Baztango Kirol Taldea BKT 14

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 19 – Anaitasuna A 42 (larunbatean)
  • Anaitasuna B 31 – Erreka 22 (ortziralean)

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 17 – Malkaitz 24

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 14 – Malkaitz C 29
  • Beti Onak C 36 – Erreka 22
  • Lagunak 29 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 24

Mutiko infantilak ligan

  • Noain 30 – Erreka 26

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 34 – Helvetia Anaitasuna C 24
  • BM Bardenas 31 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 22
  • Erreka atsedena.

Neska alebinak ligan

  • Malkaitz 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 8 – Erreka 8

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • La Unica RT 45 - Sarako Izarra RT 7

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 47 – Iruña RC 0

Sub-18 euskal ligan

  • Itsasmendi BRT 34 – Iruña RC/Unav 24

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun