Otsailaren 26an azken jardunaldia Laukizen
Txapelketa mistoaren ondotik, otsaileko azken larunbatean bukatuko da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Egun horretan Laukizen (Bizkaia) emakumeen 500 kiloko finala jokatuko dute. Amaiur, Beti Gazte, Gaztedi, Ibarra, Txantrea eta Abadiño A ariko dira. Gizonezkoen pisu arineneko (560 kilo) txapellketa ere erabakiko da egun bakarrean. Hemen Amaiurrek ez du talderik aterako eta Beti Gazterekin batera, Ibarra, Txantrea, Abadiño, Gaztedi, Ñapurrak, Murueta, Goiherri eta Berriozar lehiatuko dira gizasemeen azken txapelaren bila.