Arkupeak elkarteko kideak Oianume sagardotegian izan dira

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 08:09

Aste mugitua izan dute Arkupeak elkarteko kideek, asteartean Bera eta Lesaka inguruan egindako irteeraren ondotik, atzo Urnietako Oianume sagardotegian bazkaldu zuten. Andoni Egaña eta Xebaxtian Lizaso bertsolariak bertan izan ziren kantari, eta musika eta dantza ere ez zen faltatu arratsaldean, Aitorren eskutik. «Benetan ez zirela damutu bertaratuak!»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun